1 Eta ikus cedin signo handibat ceruän, Emazte iguzquiaz inguratubat, ceinen oinén azpian baitzén ilharguia, eta buruän hamabi içarrezco coroabat.
2 Eta içorra içanez heyagoraz cegoen erdi beharrezco minez, eta tormenta iragaiten çuen erdi cedinçát.
3 Ikus cedin berce signobat-ere ceruän, eta huná, dragoin gorharats handibat, çazpi buru cituenic eta hamar adar: eta bere buruètan çazpi diadema.
4 Eta haren buztanac tiratzen çuen ceruco içarrén herén partea, eta egotz citzan hec lurrera: eta gueldi cedin dragoina emazte erdi behar çuenaren aitzinean, erdi çatenean, haren haourra irets leçançát.
5 Eta erd cedin seme ar batez ceinec gobernatu behar baitzituen natione guciac burdinazco berga batez: eta harrapa cedin haren haourra Iaincoagana eta haren thronora.
6 Eta emazteac ihes ceguian desertu batetara, non baitu lekua Iaincoaz appainduric, han hura haz deçatençát milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez.
7 Eta eguin cedin bataillabat ceruän: Michele eta haren Aingueruäc bataillatzen ciraden dragoinaren contra, eta dragoina combatitzen cen eta haren Aingueruäc:
8 Baina etziraden borthitzenac içan, eta hayén lekua etzedin guehiagoric eriden ceruän.
9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen.
10 Eta ençun neçan voz handibat cioela ceruän, Orain eguin da saluamendua, eta indarra, eta gure Iaincoren resumá, eta Christ harenaren botherea: ecen gure anayén accusaçalea iraitzi içan da, ceinec accusatzen baitzituen gure Iaincoaren aitzinean egun eta gau.
11 Baina hec garaithu içan çaizquio Bildotsaren odolaren causaz eta bere testimoniageco hitzaren causaz, eta bere viciac eztituzte guppida vkan heriorano.
12 Halacotz çaitezte aleguera, ceruäc eta hetan habitatzen çaretenác. Maledictione lurreco eta itsassoco habitantey: ecen iautsi da deabrua çuetara, hira handiz betheric, nola baitaqui ecen dembora appurbat baduela.
13 Ikussi vkan çuenean bada dragoinac ecen iraitzi içan cela lurrera, persecuta ceçan arraz erdi içan cen emaztea.
14 Baina eman içan çaizcan emazteari arrano handi batenic bi hegal, hegalda ledinçát suguearen aitzinetic desertura, bere lekura, non hatzen baita dembora batetacotz eta demborétacotz eta demboraren erditacotz.
15 Eta iraitz ceçan sugueac emaztearen ondoan bere ahotic vr fluuiobat beçala, hura harrapa eraci leçançát fluuioaz.
16 Baina aiuta ceçan lurrac emaztea, eta irequi ceçan lurrac bere ahoa, eta hurrupa ceçan dragoinac bere ahotic iraitzi vkan çuen fluuioa
17 Orduan asserre cedin dragoina emaztearen contra, eta ioan cedin guerla eguitera haren hacico goiticoén, Iaincoaren manamenduac beguiratzen dituztenén eta Iesus Christen testimoniagea dutenén contra.
18 Eta gueldi nendin itsassoco sable gainean.