1 Bada, fedea da nehor sperançatan den gaucén fundamenta, eta ikusten eztiraden gauçác eracusten dituena.
2 Ecen harçaz aitzinecoec testimoniage vkan duté.
3 Fedez aditzen dugu Iaincoaren hitzaz mundua eguin içan dela: gauça inuisiblén demonstratione eguin ledinçát.
4 Abelec fedez Cainec baino sacrificio excellentagoa Iaincoari offrendatu vkan drauca: cein fedez testimoniage obtenitu vkan baitu iusto cela, ceren Iaincoac haren donoéz testificatzen baitzuen: eta oraino fede harçaz hil delaric minço da.
5 Fedez Henoch eraman içan da, herioa ikus ezleçançát: eta ezta eriden içan, ceren eraman baitzuen Iaincoac: ecen eraman cedin baino lehen, testimoniage vkan ceçan Iaincoaren gogaraco içan cela:
6 Bada impossible da fede gabe haren gogaraco içatea: ecen Iaincoagana ethorten denac, behar da sinhets deçan ecen Iaincoa badela, eta hura bilhatzen dutenén recompensaçale dela.
7 Fedez Noéc, diuinoqui auertitu içanic oraino ikusten etziraden gaucéz, beldurturic, appresta ceçan arká bere familiaren saluatzeco: cein arkaz condemna baitzeçan mundua: eta eguin cedin fedearen arauez den iustitiaren heredero.
8 Fedez Abrahamec deithu cenean obedi ceçan Iaincoa, heretagetan hartu behar çuen lekura ioan ledinçát, eta parti cedin norat ioaiten cen etzaquialaric.
9 Fedez egon cedin promettatu içan çayón lurrean bercerenean beçala, tabernacletan egoiten cela Isaac-equin eta Iacob-equin promes beraren herederoquidequin.
10 Ecen ciuitate fundament-dunaren beguira cegoen ceinen eguilea eta fundaçalea baita Iaincoa.
11 Fedez Sarac-ere haciaren concebitzeco indarra recebi ceçan, eta adinetic lekora erdi cedin, ceren estima baitzeçan hari promes eguin ceraucana fidel cela.
12 Eta halacotz batetaric (etare ia hilaganic) sorthu içan da gende handi ceruco içarrac beçala, eta itsas costaco conta ecin daiten sablea beçala.
13 Fedean hauc gucioc hil içan dirade promessac recebitu gabe: baina vrrundanic hec ikussiric eta sinhetsiric eta salutaturic, eta aithorturic ecen arrotz eta estrangér ciradela lurrean.
14 Ecen gauça hauc erraiten dituztenéc, claroqui eracusten dute ecen bere herriaren ondoan dabiltzala.
15 Eta segur, baldin harçaz orhoit içan balirade ceinetaric ilki içan baitziraden, itzultzeco dembora baçuten:
16 Baina orain hobeagobat desiratzen duté, erran nahi baita celestiala: hunegatic Iaincoari berari-ere etzayó laido hayén Iainco deitzera, ecen preparatu cerauen ciuitatebat.
17 Fedez offrenda ceçan Abrahamec Isaac, enseyatu içan cenean, eta seme bakoitza offrenda ceçan, promessac recebitu vkan cituenac:
18 (Ceini erran içan baitzayón, Isaactan deithuren çaic hacia)
19 Estimaturic ecen Iaincoac hiletaric-ere resuscita ahal leçaquela: nondic are hura conformitatez recruba baitzeçan.
20 Fedez, ethorteco ciraden gaucéz benedica citzan Isaac-ec Iacob eta Esau.
21 Fedez, Iacob-ec hiltzean Iosephen semetaric batbedera benedica ceçan: eta adora ceçan bere makila buru gainean bermaturic.
22 Fedez, Iosephec hiltzean eguin ceçan mentione Israeleco haourrén ilkiteaz: eta bere heçurréz manamendu eman ceçan.
23 Fedez, Moyses sorthu içan cenean, gorde içan cen bere ahaidéz hirur hilebethez, ceren haour ederra baitzacussaten, eta ezpaitziraden beldur Regueren ordenançaren.
24 Fedez, Moysesec ia handituric refusa ceçan Pharaoren alabaren seme deithu içatera:
25 Hautatzenago çuela Iaincoaren populuarequin affligitu içatera, ecen ez dembora guti batetacotz bekatuzco atseguinén vkaitera:
26 Abrastassun handiago estimaturic Christen iniuriá, ecen ez Egypten ciraden thesaurac, ecen recompensara beha cegoen.
27 Fedez vtzi ceçan Egypte, Regueren hiraren beldurric gabe: ecen inuisible dena ikusten balu beçala, fermu eduqui ceçan.
28 Fedez eguin citzan Bazcoa eta odol issurtzea: lehen sorthuac deseguiten cituenac, hec hunqui ezlitzançát.
29 Fedez iragan ceçaten itsas gorria leyhorrez beçala: cein gauça enseyaturic, Egyptianoac hundatu içan baitziraden.
30 Fedez Ierichoco murruac eror citecen, çazpi egunez inguratuac egonic.
31 Fedez, Rahab paillardá etzedin gal incredulequin batean, espiác baquerequin ostatuz recebitu vkan cituenean.
32 Eta cer erranen dut guehiago? ecen dembora faltaturen çait, contatu nahi badut Gedeonez, eta Barac-ez, eta Samsonez, eta Iephthez, eta Dauid-ez, eta Samuelez, eta Prophetez:
33 Ceinéc fedez combatitu vkan baitituzte resumác, fedez eguin vkan duté iustitia obtenitu vkan dituzte promessac, boçatu lehoinén ahoac,
34 Iraungui suaren indarra, itzuri içan çaizte ezpata ahoey, sendo eguin içan dirade erietaric, borthitz eguin içan dirade guerlán, estrangerén campoac ihessitan irion dituzté,
35 Emaztéc recebitu vkan dituzte resurrectionez bere hilac: eta batzu hedatu içan dirade, deliuratu içatera conturic eguiten etzutelaric resurrectione hobebat obteni leçatençát.
36 Eta berceac phorogatu içan dirade escarnioz eta vkaldiz, bayeta guehiago estecaduraz eta presoindeguiz:
37 Lapidatu içan dirade, segatu içan dirade, tentatu içan dirade, ezpata herioz hil içan dirade: hara huna ebili içan dirade ardi eta ahunz larruz veztituric, abandonnaturic, affligituric, tormentaturic.
38 Eta ezpaitzén mundua hayén digne: desertuetan errebelatuac çabiltzala eta mendietan eta lecetan eta lur çulhoetan.
39 Eta hauc guciéc fedez testimoniage obtenituric, eztuté recebitu vkan promessa:
40 Iaincoac cerbait hoberic guretaco probedituric, gu gabe perfectionetara ethor ezlitecençát.