46 Eta dio Mariac, Magnificatzen du ene arimác Iauna.
47 Eta alegueratu da ene spiritua Iainco ene Saluadorea baithan.
48 Ceren behatu vkan baitu bere nescatoaren beheratassunera: ecen huná, hemendic harat dohatsu erranen naute generatione guciéc.
49 Ecen gauça handiac eguin drauzquit botheretsu denac: eta haren icena saindu da:
50 Eta haren misericordia da generationetaric generationetara haren beldurra dutenetara.
51 Botheretsuqui eguin vkan du bere bessoaz: deseguin ditu superboac berén bihotzeco pensamenduan.
52 Egotzi ditu botheretsuac thronoetaric, eta goratu ditu chipiac.
53 Gosse ciradenac bethe ditu onez: eta abratsac igorri ditu hutsic
54 Sustengatu vkan du Israel bere haourra, bere misericordiáz orhoit içanez.
55 Gure aitey minçatu çayen beçala, Abrahami eta haren haciari iagoiticotz.