1 Guertha cedin bada Sabbath egun bigarren lehenean, hura iragaiten baitzén ereincetan gaindi: eta buruca idoquiten ari baitziraden haren discipuluac, eta iaten escuez bihituric.
2 Eta Phariseuetaric batzuc erran ciecén, Cergatic eguiten duçue Sabbathoan eguin sori eztena?
3 Orduan ihardesten çuea Iesusec erran ciecén, Eztuçue haur-ere iracurri cer eguin çuen Dauid-ec gossetu cenean bera eta harequin ciradenac?
4 Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean eta propositioneco oguiac hartu cituen, eta ian cituen, eta eman ciecén harequin ciradeney-ere: hetaric iatea Sacrificadorén baicen sori eztelaric.
5 Guero erraiten cerauen, Guiçonaren Semea iabe da Sabbathoaren-ere.
6 Eta guertha cedin berce Sabbath batez-ere hura sar baitzedin synagogara, eta iracasten baitzuen: eta cen han guiçon-bat eta haren escu escuyna cen eyhar.
7 Eta gogoatzen çuten hura Scribéc eta Phariseuéc eya Sabbathoan senda leçaqueenez, accusatione eriden leçatençat haren contra.
8 Baina baceaquizquian hayén pensamenduac, eta diotsa guiçon escu eyharra çuenari, Iaiqui adi, eta ago çutic artean. Eta hura iaiquiric egon cedin çutic.
9 Erran ciecén bada Iesusec, Interrogaturen çaituztet gauça batez, Sabbathoetan vngui eguitea da sori ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea ala galtzea?
10 Eta hetara gucietara inguru behaturic, diotsa guiçonari, Hedeçac eure escua: eta harc eguin ceçan hala: eta senda cedin haren escua bercea beçain.
11 Eta bethe citecen eraucimenduz, eta elkarrequin minço ciraden, cer leidioten Iesusi.
12 Eta guertha cedin egun hetan, ioan baitzedin mendira othoitz eguitera, eta gau gucia han iragan ceçan Iaincoari othoitz eguiten ceraucala.
13 Eta arguitu cenean dei citzan bere discipuluac, eta hetaric hauta citzan hamabi, cein Apostolu-ere dei baitzitzan,
14 (Simon, Pierris-ere deithu çuena, eta Andriu haren anayea: Iacques eta Ioannes: Philippe eta Bartholomeo:
15 Mattheu eta Thomas: Iacques Alpheoren semea, eta Simon Zelotes deitzen dena,
16 Iudas Iacquesen anayea: eta Iudas Iscariot, traidore-ere içan cena)
17 Eta iautsiric hequin, gueldi cdin leku plano batetan, bere discipuluzco companiarequin, eta populu mulço handirequin Iudea gucitic, eta Ierusalemetic, eta Tyrco eta Sidongo itsas bazterretic, cein ethorri baitziraden hura ençun leçatençat, eta bere eritassunetaric senda litecençat:
18 Eta spiritu satsuéz tormentatzen ciradenac: eta senda citecen.
19 Eta populu gucia hura hunqui nahiz çabilan: ecen verthute harenganic ilkiten cen: eta sendatzen cituen guciac.
20 Orduan harc bere beguiac discipuluetarat altchaturic, erraiten çuen, Dohatsu çarete paubreác: ceren çuen baita Iaincoaren resumá.
21 Dohatsu çarete orain gosse çaretenoc: ceren asseren baitzarete. Dohatsu çarete orain nigarrez çaudetenoc: ceren irri eguinen baituçue.
22 Dohatsu içanen çarete, guiçonéc gaitzetsiren çaituztenean, eta iraitziren eta iniuriaturen çaituztenean, eta çuen icena gaichto beçala iraitziren dutenean, guiçonaren Semearen causaz.
23 Aleguera albeitzinteizte egun hartan, eta bozcarioz iauz: ecen huná, çuen saria handi da ceruètan: ecen halaber eguiten cerauecen prophetey hayén aitec.
24 Baina maledictione çuey abratsoy: ecen baduçue çuen consolationea.
25 Maledictione çuey betheac çaretenoy: ecen gosse içanen çarete. Maledictione çuey orain irriz çaudetenoy: ecen auhen eta nigar eguinen duçue,
26 Maledictione çuey, guiçon guciéc onherranen çaituztenean: ecen molde berean eguiten cerauecen propheta falsuey hayén aitéc.
27 Baina çuey diotsuet dançuçuenoy, Onhets itzaçue çuen etsayac: vngui eguieçue gaitzesten çaituzteney.
28 Benedicaitzaçue çuec maradicatzen çaituztenac: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic.
29 Eta mathela batean ioiten auènari, para ieçóc bercea-ere: eta eure mantoa edequiten drauanari, iacca-ere eztieçoala debeta.
30 Escatzen çauán guciari emóc, eta eurea edequiten drauanari, ezaquiola haren esca.
31 Eta nola nahi baituçue eguin dieçaçuen çuey guiçonéc, çuec-ere eguieçue hæy halaber.
32 Ecen baldin onhesten badituçue çuec onhesten çaituztenac, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere bere onhesleac onhesten dituzté.
33 Eta baldin vngui badaguieçue çuen vnguiguiley, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere hura bera eguiten duté.
34 Eta baldin presta badieceçue rendaturen drauçuela sperança duçueney, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere vicitze gaichtotacoey prestatzen draue, ordaina recebi deçatençat.
35 Bada onhets itzacue çuen etsayac, eta vngui eguieçue: eta presta eçaçue, deus handic sperança gabe: eta çuen saria içanen da handi, eta içanen çarete Subiranoaren seme: ecen hura benigno da ingratetara eta gaichtoetara.
36 Çareten beraz misericordioso, çuen Aita ere misericordioso den beçala.
37 Ezteçaçuela iudica, eta etzarete iudicaturen: ezteçaçuela condemna eta etzarete condemnaturen: barka eçaçue, eta barkaturen çaiçue.
38 Emaçue eta emanen çaiçue: neurri ona galkatua, eta higuitua, eta mucurru doana emanen çaiçue çuen golkora: ecen neurtzen duçuen neurri beraz, neurthuren çaiçue çuey-ere aldiz.
39 Halaber erraiten cerauen comparationebat, Possible da itsuac itsua guida ahal deçan? eztira biac hobira eroriren?
40 Ezta discipulua bere magistruaren gaineco: baina nor-ere içanen baita discipulu perfect, içanen da magistru beçala.
41 Eta, cergatic dacussac eure anayeren beguico fitsa, eta eure beguico, gapirioari ez atzayo ohartzen ?
42 Edo nola ahal derraqueoc eure anayeri, Anayé, vtzi neçac idoqui deçadan hire beguian den fitsa, eurrorrec hire beguian den gapirioa ikusten eztuanean? Hypocritá, idocac lehenic gapirioa eure beguitic: eta orduan ikussiren duc idoqui deçán eure anayeren beguico fitsa.
43 Segur ezta arbore ona, fructu gaichtoa eguiten duena: ez eta arbore gaichtoa, fructu ona eguiten duena.
44 Ecen arbore gucia fructutic eçagutzen da. Ecen elhorrietaric eztute biltzen ficoric, ezeta saparretaric, mendematzen mahatsic.
45 Guiçon onac bere bihotzeco thesaur onetic idoquiten du gauça ona: eta guiçon gaichtoac bere bihotzeco thesaur gaichtotic idoquiten du gauça gaichtoa: ecen bihotzeco abundantiatic haren ahoa minço da.
46 Baina cergatic deitzen nauçue Iauna, Iauna: eta ez eguiten, nic erraiten ditudanac?
47 Enegana ethorten den gucia, eta ene hitzac ençuten eta hec eguiten dituena: eracutsiren drauçuet nor irudi den.
48 Irudi du etchebat edificatzen duen guiçona, ceinec aitzurtu eta barna irequi baitu, eta eçarri fundamenta arroca baten gainean: eta soberná ethorriric, fluuioac ereçarri vkan drauca etche hari, eta ecin higuitu du: ecen arroca gainean fundatua cen.
49 Baina ençun vkan dituenac, eta ez eguin, irudi du fundament gabe bere etchea lur gainean edificatu duen guiçona: ceini ereçarri baitrauca fiuuioac, eta bertan erori içan da, eta etche haren deseguitea handi içan da.