57 Guero guertha cedin, hec bideaz ioaiten ciradela, erran baitzieçón norbeitec, Iauna, iarreiquiren natzaic norat-ere ioanen baitaiz.
58 Eta Iesusec erran cieçon. Aceriéc çulhoac citié, eta ceruco choriéc ohatzeac: baina guiçonaren Semeac eztic non bere buruä paussa deçan.
59 Baina erran cieçón berce bati, Arreit niri. Eta harc erran ceçan, Iauna, permetti ieçadac behin ioan nadin neure aitaren ohorztera.
60 Eta erran cieçón Iesusec, Vtzitzac, hilac bere hilén ohorztera: baina hi habil eta denuntia eçac Iaincoaren resumá.
61 Orduan erran ceçan berce batec-ere, Iauna, Iarreiquiren natzaic hiri: baina permetti ieçadac behin etchecoetaric congit har deçadan.
62 Eta erran cieçón Iesusec, Eztuc nehor bere escua goldean eçarten eta guibelerat behatzen duenic propio denic Iaincoaren resumacotzat.