15 Eta baldin hire anayec hire contra faltatu badu, oha eta reprehendi eçac hura, hire eta haren beraren artean: baldin behatzen baçaic, irabaci duc eure anayea.

16 Baina baldin behatzen ezpaçaic, har itzac eurequin oraino bat edo biga: biga edo hirur testimonioren ahoan hitz gucia fermu dençat.

17 Eta baldin hæy behatzen ezpaçaye, erróc Eliçari: eta baldin Eliçari behatzen ezpaçayó, albeiheduca pagano eta publicano beçala.

18 Eguiaz erraiten drauçuet, cer-ere lothuren baituçue lurrean, lothua içanen da ceruän: eta cer-ere lachaturen baituçue lurrean, lachatua içanen da ceruän.

19 Berriz diotsuet ecen baldin çuetaric biguec consenti badeçate lurraren gainean, esca ditecen gauça gucia eguinen çayela ene Aita ceruetan denaz.

20 Ecen non baitirade biga edo hirur bilduric ene icenean, han naiz hayén artean.