18 Eta goicean hirirát itzultzen cela, gosse cedin.
19 Eta ikussiric ficotzebat bidearen gainean, ethor cedin hartara, eta etzeçan deus hartan eriden hostoric baicen: eta diotsa, Guehiago fructuric hireganic sor eztadila seculan. Eta eyhar cedin bertan ficotzea.
20 Eta hori ikussiric discipuluéc mirets ceçaten, cioitela, Nolatan bertan eyhartu içan da ficotzea?
21 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eguiaz erraiten drauçuet, baldin fede baduçue, eta duda ezpadeçaçue, ez solament ficotzeari eguin içan çayona eguinen duçue, baina are baldin mendi huni badarroçue, Khen adi, eta iraitz adi itsassora eguinen da.
22 Eta cerere galde eguinen baituçue orationean sinhesten duçuela, recebituren duçue.