37 Baina nola baitziraden Noeren egunac, hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.
38 Ecen hala nola dilubioaren aitzineco egunetan iaten baitzuten eta edaten, ezconcen baitziraden eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano.
39 Eta ezpaitzeçaten eçagut dilubioa ethor cedino, eta guciac eraman citzaqueeno: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.
40 Orduan biga içanen dirade landán: bata recebituren da, eta bercea vtziren.
41 Biguec ehoren dute errotán: bata recebituren da, eta bercea vtziren.