1 rduan Iesus eraman cedin Spirituaz desertura, deabruaz tenta ledinçát.
2 a barurtu cituenean berroguey egun eta berroguey gau, finean gosse cedin.
3 a ethorriric harengana tentaçaleac erran ceçan, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, errac harri hauc ogui eguin ditecen.
4 aina harc ihardesten çuela erran ceçan, Scribatua duc, Ezta guiçona ogui beretic vicico, baina Iaincoaren ahotic ilkiten den hitz orotaric.
5 rduan hura du eramaiten deabruac Ciuitate saindura, eta du eçarten templeco pinacle gainean.
6 a diotsó, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä beherera: ecen scribatua duc, Ecen cargu emanen drauèla hiçaz bere Aingueruèy, eta bere escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinçát.
7 ran cieçon Iesusec, Berriz scribatua duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna.
8 erriz hura du eramaiten deabruac gucizco mendi gora batetara, eta eracusten drautza munduco resuma guciac eta hetaco gloriá:
9 a diotsó, Hauc gucioc emanen drauzquiat, baldin ahozpez adora baneçac.
10 rduan diotsó Iesusec, Habil Satan, ecen scribatua duc: Eure Iainco Iauna adoraturen duc, eta hura bera cerbitzaturen duc.
11 rduan vtziten du hura deabruac: eta huná, Aingueruäc ethor citecen, eta cerbitzatzen çuten hura.
12 a ençun vkan çuenean Iesusec, ecen Ioannes presonér cela, retira cedin Galileara.
13 a vtziric Nazareth, ethor cedin eta habita Capernaum itsas aldecoan, Zabulongo eta Nephthalingo bazterretan:
14 ompli ledinçát Esaias Prophetáz erran içan cena, cioela,
15 bulongo lurrá eta Nephtalingo lurrá itsassorraco bide aldean Iordanaz berce aldetic, Gentilén Galileá:
16 opulu ilhumbean cetzanac argui handi ikussi vkan du: eta herioaren regionean eta itzalean ceunçaney argui altchatu içan çaye.
17 rduan-danic has cedin Iesus predicatzen, eta erraiten, Emenda çaitezte: ecen hurbil da ceruètaco resumá.
18 a Iesusec Galileaco itsas aldean çabilala, ikus citzan bi anaye, Simon, Pierris erraiten dena, eta Andriu haren anayea, egoizten çutela sarea itsassora (ecen pescadore ciraden.)
19 a dioste, Çatozte ene ondoan, eta eguinen çaituztet guiça pescadore.
20 a hec bertan vtziric sareac iarreiqui içan çaizcan.
21 a handic aitzinago iraganic, ikus citzan berceric bi anaye, Iaques Zebedeoren semea, eta Ioannes haren anayea, vnci batetan bere aita Zebedeorequin, bere sarén adobatzen ari ciradela: eta dei citzan.
22 a hec bertan vncia eta bere aita vtziric iarreiqui içan çaizcan.
23 a inguratzen çuen Galilea gucia Iesusec, hayén synagoguetan iracasten ari cela, eta resumaco Euangelioa predicatzen çuela, eta sendatzen çuela eritassun mota gucia, eta langore mota gucia populuaren artean.
24 rduan io ceçan haren famác Syria gucia: eta presenta cietzoten gaizqui ceuden guciac, eritassun diuersez eta tormentaz eduquiac, eta demoniatuac, eta lunaticoac, eta paralyticoac: eta sendatzen cituen.
25 a gendetze handi iarreiqui cequión Galileatic, eta Decapolistic, eta Ierusalemetic, eta Iudeatic, eta Iordanaz berce aldetic.