24 Norc-ere bada ençuten baititu ene hitz hauc, eta hec eguiten, hura dut comparaturen guiçon çuhur bere etchea arroca gain batetan edificatu duenarequin:
25 Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta eraunsi vkan duté haicéc, eta io vkan duté etchearen contra: eta ezta erori içan: ecen arroca gainean fundatua cen.
26 Eta norc-ere ençuten baititu ene hitz hauc, eta ezpaititu eguiten, comparaturen da guiçon erho bere etchea sable gainean edificatu duenarequin.
27 Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta haicéc eraunsi vkan duté, eta io vkan duté etche haren contra, eta erori içan da, eta haren deseguitea handi içan da.