11 Eta harc erran cieçen, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, eta bercebat emazte harturen, adulterio iauquiten du haren contra.
12 Eta baldin emazteac vtzi badeça bere senharra, eta berce batequin ezcon badadi, adulterio iauquiten du.
4 Honorable da gucién artean ezconçá, eta ohe macula gabea: baina paillartac eta adulteroac iugeaturen ditu Iaincoac.
32 Baina nic diotsuet, ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, salbu paillardiçaren causaz, adulterio eguin eraciten draucala: eta nor-ere vtziarequin ezconduren baita, harc adulterio iauquiten duela.
16 Eta haur erraiten drauçuet, Spirituaren araura ebil çaiteztez: eta haraguiaren guthiciac eztitzaçuela compli.
17 Ecen haraguiac guthiciatzen du Spirituaren contrá, eta Spirituac haraguiaren contra: eta gauça hauc elkarren contra dirade: hala non nahi dituçuen gauça guciac ezpaitituçue eguiten.
18 Norc-ere vtziten baitu bere emaztea, eta berce batequin ezconcen baita, adulterio iauquiten du: eta senharrac vtzi duenarequin ezconcen denac, adulterio iauquiten du.
21 Eta eman diarocat dembora, bere paillardiçatic emenda ledinçát: eta eztuc emendatu.
22 Huná, nic diát hura eçarten ohean: eta harequin adulteratzen dutenac gucizco tribulatione handitan, baldin bere obretaric emenda ezpaditez.
19 Ecen bihotzetic partitzen dirade pensamendu gaichtoac, hiltzecác, adulterioac, paillardiçác, ohoinqueriác, testimoniage falsuac, gaitzerraitecác.
18 Ihes eguioçue paillardiçari: ecen guiçonac daguian bekatu gucia gorputzetic campoan da, baina paillardiça eguiten duenac, bere gorputz proprira bekatu eguiten du.
4 Adulteroác eta adulterác, eztaquiçue ecen munduaren adisquidetassuna, Iaincoaren etsaytassun dela? nor-ere bada nahi içanen baita munduarequin adisquide, Iaincoaren etsay iartenda.
19 Bada, çogueriac dirade haraguiaren obrác, cein baitirade, adulterioa, paillardiçá, satsutassuna, insolentiá,
20 Idolatriá, poçoinqueriá, etsaigoác, bekaizteriác, asserretassunac, liscarrac, diuisioneac, heresiác,
21 Inuidiác, guiça-erhaitecác, hordiqueriác, gormandiçác, eta hauc irudiac, gauça hauc aitzinetic erraiten drauzquiçuet, lehen-ere erran dudan beçala: ecen halaco gauçác eguiten dituztenéc Iaincoaren resumá heretaturen eztutela.
27 Ençun vkan duçue ecen lehenagocoéy erran içan çayela, Eztuc adulterioric iauquiren.
28 Baina nic erraiten drauçuet, Norc-ere beguiesten baitu emazteric, hura guthicia deçançat, hambatez adulteratu duqueela harequin bere bihotzean.
4 Diotsate, Magistruá, emazte haur hatzaman içan duc adulterioco eguitate berean.
5 Eta Leguean Moysesec manatu diraucuc hunelacoac lapida ditecen: hic bada cer dioc?
6 Eta haur erraiten çuten hura tentatzen çutela, hura cerçaz accusa lutençát. Baina Iesusec beheiti gurthuric erhiaz scribatzen çuen lurrean.
7 Eta haren interrogatzez perseueratzen çutela, chuchenduric erran ciecén, Çuetaric bekatu gabe denac, lehenic horren contra harria aurdigui beça.
8 Eta berriz gurthuric scribatzen çuen lurrean.
9 Bada hori ençun çutenean, conscientiac accusatzen cituela, bata bercearen ondoan ilkiten ciraden çaharrenetaric hassiric azquenetarano: eta Iesus bera gueldi cedin, eta artean cegoen emaztea
10 Eta chuchendu cenean Iesusec nehor etzacussanean emaztea baicen, erran cieçón hari, Emazteá, non dirade hire accusaçaleac? nehorc ezau condemnatu?
11 Eta harc erran ceçan, Ez nehorc, Iauna. Eta erran cieçón Iesusec, Ezaut nic-ere condemnatzen: oha, eta guehiago bekaturic eztaguinala.