Aliança com Deus
15 Eta halacotz da Testamentu berriaren ararteco, herioa artean iarriric, leheneco Testamentuaren azpian ciraden transgressionén redemptionetan, deithuéc heretage eternaleco promessa recebi deçatençát.
8 Ecen hec reprehenditzen dituelaric, dioste, Huná, ethorri dirade egunac, dio Iaunac, complituren baitut Alliança berribat Israeleco etchearen gainean eta Iudaco etchearen gainean.
9 Ez hayén aitequin eguin vkan nuen Alliançaren araura, hayén escua hartu nuen egunean Egypteco lurretic idoqui nitzançát, ceren ezpaitirade hec ene Alliançán egon, eta nic menospreciatu vkan ditut hec, dio Iaunac.
10 Ecen haur da egun hayén ondoan Israeleco etchearequin eguinen dudan Alliançá, dio Iaunac, Eçarriren ditut neure Legueac hayén adimenduan, eta hayén bihotzean ditut scribaturen: eta içanen naiz hayén Iainco, eta hec içanen dirade ene populu.
11 Eta eztu iracatsiren batbederac bere hurcoa, ez batbederac bere anayea, dioela, Eçagut eçac Iauna: ecen eçaguturen nauté chipienetic hayén arteco handieneranoco guciéc.
12 Ecen amatigatua içanen naiz hayén iniquitatetara eta hayén bekatuetara, eta eznaiz guehiagoric orhoit içanen hayén iniquitatéz.
25 Halaber copa-ere har ceçan affaldu cenean, cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean: haur eguiçue, noiz-ere edanen baituçue, ene memoriotan.
6 Baina orain gure Sacrificadore subiranoac ministerio excellentagoa obtenitu vkan du, cembatenaz Alliança hobeago baten ararteco baita, cein promes hobeagoén gainean ordenatu içan baita.
25 Çuec çarete Prophetén, eta Iaincoac gure aitey ordenatu drauen aliançaren seme, ciotsala Abrahami, Eta hire hacian benedicatuac içanen dituc lurreco familia guciac.
26 Çuey lehenic Iaincoac suscitaturic Iesus bere Semea igorri vkan drauçue, harc benedica cinçatençat, çuetaric batbedera çuen gaichtaquerietaric conuertituz.