10 Ecen haren obrá gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecençát.
16 Halacotz, ezgara naguitzen: baina are baldin gure guiçon campocoa corrumpitzen bada-ere: barnecoa ordea arramberritzen da egunetic egunera.
9 Halaber emazteac-ere abillamendu honestez ahalquerequin eta modestiarequin acotra ditecen, ez bilo içurtzez, edo vrrhez edo perlaz, edo abillamendu soberanciatacoz:
10 Baina (emazte Iaincoaren cerbitzatzez professione eguiten duteney dagoten beçala) obra onez.
25 Halacotz erraiten drauçuet, eztuçuen artharic çuen vicitzeaz, cer ianen duçuen eta cer edanen: ezeta çuen gorputzaz, cerçaz veztituren çareten: ezta vicia viandá baino guehiago, eta abillamendua baino gorputza?
3 Ceinén ornamendua eztén lekoreco bilo içurduratan, edo vrrhezco paramendutan, edo abillamenduetaco habitutan:
4 Baina bihotzeco guiçon gordea, spiritu eme eta sossegu batetaco incorruptionean consistitzen dena, cein baita Iaincoaren aitzinean precioso.