16 Eztaquiçue ecen Iaincoaren temple çaretela, eta Iaincoaren Spiritua habitatzen dela çuetan?
20 Eta eztiat hecgatic solament othoitz eguiten, baina hayén hitzaz ni baithan sinhetsiren dutenacgatic-ere bay:
21 Guciac bat diradençát, nola hi Aita baitaiz nitan, eta ni hitan, hec-ere gutan bat diraden: sinhets deçançat munduac ecen hic ni igorri nauäla.
22 Hic niri eman drautan gloriá, nic-ere eman diraueat hæy: bat diradençát gu-ere bat garen beçala.
23 Ni nauc hetan, eta hi nitan, perfecto diradençát bat berean, eta eçagut deçan munduac ecen hic ni igorri nauala, eta maite dituala hec ni maite vkan nauán beçala.
12 Ecen gorputza bat den beçala, eta baitu anhitz membro, baina gorputz batetaco membro guciac, anhitz diradelaric, gorputzbat dirade: hala da Christ-ere.
13 Hunetan eçagutzen dugu ecen hartan egoiten garela, eta hura gutan, ceren bere Spiritutic eman baitraucu.
16 Eta cer consentimendu du Iaincoaren templeac idolequin? ecen çuec Iainco viciaren temple çarete: Iaincoac erran duen beçala Habitaturen naiz hetan eta ebiliren: eta içanen naiz hayén Iainco eta hec içanen dirade ene populu.
22 Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco segurançarequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic:
7 Maiteác, elkarri on eritzi dieçogun: ecen charitatea Iaincoaganic da: eta norc-ere onhesten baitu, hura Iaincoagaoic iayo da, eta eçagutzen du Iaincoa.
20 Huná, borthan niagoc, eta bulkatzen diát: baldin cembeitec ençun badeça ene voza, eta borthá irequi badieçat, sarthuren nauc harengana eta affalduren nauc harequin eta hura enequin.
20 Baina badaquigu ecen Iaincoaren Semea ethorri içan dela, eta eman draucula adimendu eguiati denaren eçagutzeco: eta gara eguiatian, Iesus Christ haren Semean: haur da eguiazco Iaincoa, eta vicitze eternala.
24 Eta haren manamenduac beguiratzen dituena, hura baithan egoiten da, eta hura haina baithan: eta huneçaz eçagutzen dugu ecen hura egoiten dela gutan, da iaquiteco, eman vkan draucun Spirituaz.
3 Eta ikussi eta ençun vkan duguna, diot, denuntiatzen drauçuegula, cuec-ere communione duçuençát gurequin, eta gure communionea da Aitarequin eta Iesus Christ haren Semearequin.
9 Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.
28 Orain bada, ene haourtoác, çaudete hartan: aguer dadinean assegurança dugunçát, eta haren aitzinean confus ezgarençát haren aduenimenduan.
7 Çareten bada suiet Iaincoaren, resisti ieçoçue deabruari, eta ihes eguinen du çuetaric.
8 Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác.
17 Beraz baldin cembeit, bada Christ Iaunean, biz crearura berri: gauça çaharrac iragan dirade, huná, gauça guciac berri eguin dirade.
18 Eta hauc gucioc Iaincoaganic dirade, ceinec reconciliatu baiquaitu berequin Iesus Christez, eta eman baitraucu reconciliationezco ministerioa:
19 Ecen Iaincoa Christean cen, mundua berequin reconciliatzen çuela, hæy imputatzen etzerauztela berén bekatuac: eta eçarri vkan du gutan reconciliationezco hitza.
3 Eta ençun neçan voz handibat cerutic, cioela, Huná, Iaincoaren tabernaclea guiçonequin da, eta habitaturen da hequin, eta hec haren populu içanen dirade, eta Iaincoa bera hequin içanen da hayén Iainco.
20 Ecen non baitirade biga edo hirur bilduric ene icenean, han naiz hayén artean.
1 Iustificaturic bada Fedez, dugu baque Iaincoa baithara Iesus Christ gure Iaunaz.
2 Ceinez are vkan baitugu sartze haur fedez gratia hunetara, ceinetan fermu baicaude, eta gloriatzen baicara Iaincoaren gloriaren sperançán.