Comunhão com os Irmãos
11 Harren, exhorta eçaçue elkar, eta edifica eçaçue batac bercea, eguiten-ere duçuen beçala.
9 Çareten elkarren ostatuz recebiçale, murmurationeric gabe.
13 Ecen, anayeác, çuec libertatera deithu içan çaréte: solament beguirauçue, libertatea eztén haraguiari occasionetan: baina elkar charitatez cerbitza eçaçue.
24 Eta gogoa demogun elkarri charitatera eta obra onetara incitatzeco:
25 Vtziten eztugularic gure congregationea, batzuc costuma duten beçala, baina exhortatzen dugularic elkar: eta haur hambatenaz guehiago cembatenaz baitacussaçue hurbiltzen dela egun hura.
10 Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela.
32 Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala.
41 Bada gogotic haren hitza recebitu çutenac, batheya citecen, eta augmenta citecen egun hartan hirur milla arimaren inguruäz.
42 Eta perseueratzen çuten Apostoluén doctrinán, eta communicationean, eta oguiaren haustean, eta orationétan.
43 Eta arima guciari beldurtassun lot cequion, eta anhitz gauça miraculuzco eta signo Apostoluez eguiten cen.
44 Eta sinhesten çuten guciac-ere elkarrequin ciraden, eta gauça guciac commun cituztén.
45 Possessioneac eta onhassunac saltzen cituzten, eta partitzen cerezten guciey batbederac beharra çuenaren araura.
46 Eta egun oroz perseueratzen çutén gogo batez templean, eta hausten çutela oguia etchez etche, hartzen çuten bere othorançá alegrançarequin eta bihotzezco simplicitaterequin:
47 Laudatzen çutela Iaincoa, eta gratia çutela populu gucia baithan. Eta Iaunac eratchequiten ceraucan gende saluatu içatecoric egun oroz Eliçari.
6 Baldin erran badeçagu ecen communione dugula harequin, eta ilhumbean bagabiltza, gueçurra erraiten dugu, eta eztugu eguiten eguiá.
7 Baina baldin arguian bagabiltza, hura arguian den beçala, communione dugu elkarrequin harequin batean, eta Iesus Christ haren Semearen odolac purgatzen gaitu bekatu orotaric.
11 Gaineracoaz, anayeác, aleguera çaiteztez, auança çaiteztez perfect içatera, consola çaiteztez, çareten consentimendu batetaco, çareten vici baquean, eta charitatezco eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.
22 Bada çuen arimác purificatu içanic, obeditzen duçuela eguia Spirituaz, anayetassunezco charitate fictione gabecorequin, bihotz chahuz elkarri on eritzoçue affectionatuqui:
16 Christen hitza habita bedi çuetan largoqui sapientia gucirequin: iracasten eta admonestatzen duçuela elkar psalmuz, laudorioz, eta cantu spiritualez remerciamendurequin, cantatzen draucaçuela çuen bihotzean Iaunari.
1 Bada baldin consolationeric batre bada Christean, baldin charitatezco solageamenduric batre, baldin spirituzco communioneric batre, baldin affectione cordialic eta misericordiaric batre bada,
2 Compli eçaçue ene bozcarioa, sendimendu ber-bat duçuelaric, charitate ber-bat duçuelaric, gogo ber-batetaco eta consentimendu ber-batetaco çaretelaric.
34 Manamendu berribat emaiten drauçuet, batac berceari on daritzoçuen, nic çuey on eritzi drauçuedan beçala, çuec-ere elkarri on daritzoçuençat.