12 Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina ni eznaiz deusen botherearen suiectioneraco.
41 Veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: ecen spiritua prompto da, baina haraguia flacu.
8 Çareten sobre, eta veilla eçaçue, ecen çuen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat beçala, çuen inguru dabila, cein irets deçaqueen bilha:
4 Ceinéz promes handiac eta preciosoac eman içan baitzaizquigu, heçaz natura diuinoan participant eguin çaiteztençát, munduan guthiciamenduz den corruptionetic.
13 Eta ezgaitzála sar eraci tentationetan, baina deliura gaitzac gaichtotic. Ecen hirea duc resumá, eta puissancá, eta gloriá seculacotz. Amen.
16 Eta haur erraiten drauçuet, Spirituaren araura ebil çaiteztez: eta haraguiaren guthiciac eztitzaçuela compli.
7 Cer erranen dugu beraz? Leguea bekatu da? Guertha eztadila. Aitzitic bekatua eztut eçagutu vkan Legueaz baicen. Ecen eznuqueen eçagutu guthiciá baldin legueac erran ezpalu, Eztuc guthiciaturen.
4 Honorable da gucién artean ezconçá, eta ohe macula gabea: baina paillartac eta adulteroac iugeaturen ditu Iaincoac.
21 Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere.
13 Nehorc, tentatzen denean, ezterrala Iaincoaz tentatzen dela: ecen Iaincoa ecin tenta daite gaizquiz, eta nehor eztu tentatzen.
2 Baina paillardiçari ihes eguiteagatic, batbederac bere emaztea biu, eta batbederac bere senharra biu.
2 Desiratzen duçue eta eztuçue vkaiten, inuidioso çarete eta bekaitz, eta ecin ardiets deçaqueçue: combatitzen çarete eta guerla eguiten duçue, baina eztuçue desiratzen duçuena, ceren ezpaitzarete escatzen.
10 Ecen gaitz gucién erroa auaritiá duc, cein desiratzen dutelaric batzu erauci içan baitirade fedetic, eta bere buruäc anhitz doloretan nahaspilatu vkan baitituzté.
13 Ecen, anayeác, çuec libertatera deithu içan çaréte: solament beguirauçue, libertatea eztén haraguiari occasionetan: baina elkar charitatez cerbitza eçaçue.
1 Anayeác, baldineta erori içan bada guiçon-bat cembeit faltatan, çuec spiritual çaretenoc goiti eçaçue haina emetassunetaco spiriturequin: consideratzen dualaric eure buruä, hi-ere tenta ezadin .
16 Ecen munduan den gauça gucia (hala nola, haraguiaren guthiciá, eta beguien guthiciá, eta vicitzearen arrogantiá) ezta Aitaganic baina da munduaganic.
17 Eta mundua iragaiten da, eta haren guthiciá, baina Iaincoaren vorondatea eguiten duena dago seculacotz.
5 Mortificaitzaçue bada çuen membro lurraren gainecoac, paillardiçá, cithalqueriá, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auaritiá, cein baita idolatria.
13 Tentationec etzaituztez hartu humanoc baicen: eta fidal da Iaincoa, ceinec ezpaitu permettituren tenta çaitezten egar ahal deçaque çuen baino guehiagoz: baina emanen du tentationearequin batean ilkitbidea-ere sustenga ahal deçaçuençát.