17 Eta içanen da, azquen egunetan (dio Iain-coac) erautsiren baitut neure Spiritutic haragui guciren gainera: eta prophetizaturen dute çuen seméc eta çuen alabéc, eta çuen gaztéc visioneac ikussiren dituzte, eta çuen çaharréc ametsez amets eguinen duté.
18 Eta segur neure muthilén eta neure nescatoen gainera egun hetan erautsiren dut neure Spiritutic, eta prophetizaturen duté.
19 Eta eguinen ditut gauça miraculuzcoac ceruän garayan, eta signoac lurrean beherean, odol eta su eta kezco vapore.
20 Iguzquia cambiaturen date ilhumbetara, eta ilharguia odoletara, Iaunaren egun handia eta notablea dathorren baino lehen.
21 Eta içanen da norc-ere inuocaturen baitu Iaunaren icena, saluaturen baita haina.
51 Huná, mysteriobat erraiten drauçuet, Guciac behinçat lokarturen ez gara, baina guciac bay muthaturen:
52 Moment batez eta begui keinu batez, azquen trompettán (ecen ioren du trompettác) eta hilac resuscitaturen dirade incorruptible, eta gu muthaturen gara.
14 Eta resumaco Euangelio haur predicaturen da mundu vniuersoan, natione guciey testimoniagetan: eta orduan ethorrico da fina.
29 Eta bertan egun hetaco tribulationearen ondoan, iguzquia ilhunduren da, eta eztu emanen ilharguiac bere erguia, eta içarrac eroriren dirade cerutic, eta ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade.
30 Eta orduan aguerturen da guiçonaren Semearen signoa ceruän: eta orduan plaignituren dirade lurreco leinu guciac, eta ikussiren dute guiçonaren Semea datorquela ceruco hodeyetan bothere eta gloria handirequin.
31 Eta igorriren ditu bere Aingueruäc trompetta soinu handirequin, eta bilduren dituzte haren elegituac laur haicetaric, ceruèn bazter batetic hayén berce bazterrererano.
34 Gogoa eyeçue bada çuen buruèy, çuen bihotzac sortha eztitecen gormandiçaz, eta hordiqueriaz, eta vicitze hunetaco ansiéz: eta subitoqui gainera ethor eztaquiçuen egun hura.
35 Ecen laço batec beçala attrapaturen ditu lur guciaren gainean habitatzen diraden guciac.
36 Veilla eçaçue bada, dembora gucian othoitz eguiten duçuela, ethorteco diraden gauça guciey itzurteco digne eguin çaiteztençat, eta guiçonaren Semearen aitzinean egon ahal çaiteztençat.
32 Baina egun harçaz eta orenaz nehorc eztaqui, ez eta ceruän diraden Aingueruèc-ere, ez eta Semeac-ere, Aitac berac baicen.
42 Veilla eçaçue bada, ecen eztaquiçue cer orduz çuen Iauna ethorteco den.
43 Eta hura iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cein goait aldiz ohoina ethor leiten, veilla liroela, eta ezliroela bere etchea çulhatzera vtzi.
44 Halacotz çuec-ere çaudete prest: ecen vste eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da.
1 Haur bada iaquic, ecen azquen egunetan içanen dela dembora perilosic.
2 Ecen içanen dituc guiçonac bere buruentár, auaritioso, vantari, vrgulutsu, disfamaçale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iaincoaren menospreciaçale,
3 Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle,
4 Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle.
5 Pietatearen irudia dutelaric, baina haren verthutea vkatzen dutelaric: apparta adi bada hetaric.
15 Ecen haur erraiten drauçuegu Iaunaren hitzez ecen gu viciric goitico garatenoc Iaunaren aduenimenduan ezgaitzaiztela aitzinduren lo daunçateney.
16 Ecen Iauna bera exhortationezco oihurequin, eta Archangelu vozequin, eta Iaincoaren trompettarequin iautsiren da cerutic: eta Christean hilac resuscitaturen dirade lehenic:
17 Guero gu viciric goitico garatenoc, harrapaturen garate hequin batean hodeyetan Iaunaren aitzinera airetan: eta halaz bethi Iaunarequin içanen gara.
18 Bada, consola eçaçue elkar hitz hauçaz.
20 Iracasten dituçuela nic manatu drauçuedan guciaren beguiratzen: eta huná, ni çuequin naiz bethiere munduaren finerano. Amen.
8 Baina hunez etzaretela ignorant, maiteác, ecen egun-bat Iauna beithan milla vrthe beçala, eta milla vrthe egun-bat beçala diradela.
9 Eztu berancen promettatu duen Iaunac (batzuc berance estimatzen duten beçala) baina patient da guregana, ez nahiz nehor gal dadin, baina guciac emendamendutara datocen.
10 Baina ethorriren da Iaunaren eguna, ohoina gauaz beçala, ceinetan ceruäc habarrotsequin iraganen baitirade: eta elementac beroz deseguinen dirade, eta lurra, eta hartaco obra guciac choil erreren dirade.
11 Beraz gauça hauc guciac deseguin behar diradenaren gainean, nolaco behar duçue içan conuersatione saindutan eta pietatezco obratan?
12 Beguira çaudetela, eta lehiatzen çaretela Iaincoaren egunaren aduenimendura, ceinetan ceruäc irachequiric deseguinen baitirade, eta elementac beroz vrthuren?
13 Baina promessaren araura ceru berrién eta lur berriaren beguira gaude ceinétan iustitia habitatzen baita.
1 Guero ikus neçan ceru berribat eta lur berribat: ecen lehen ceruä eta lehen lurra ioan içan cen: eta itsassoa etzen guehiagoric.
2 Eta nic Ioannesec ikus neçan Ierusaleme berrico Ciuitate saindua iausten cela Iaincoaganic cerutic, appaindua sposa bere senharrarençat appaindubat beçala.
3 Eta ençun neçan voz handibat cerutic, cioela, Huná, Iaincoaren tabernaclea guiçonequin da, eta habitaturen da hequin, eta hec haren populu içanen dirade, eta Iaincoa bera hequin içanen da hayén Iainco.
4 Eta ichucaturen du Iaincoac nigar chorta gucia hayén beguietaric: eta herioa guehiagoric ezta içanen ez vrthueriaric, ez heyagoraric, ez nequeric: ecen leheneco gauçác iragan dirade.