8 Eta finalqui guciac çareten consentimendu batetaco eta compassione batetaco, fraternalqui onhetsle çaretelaric misericordioso, gratioso:
3 Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça.
12 Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez:
48 Eta erran ciecén, Norc-ere recebituren baitu haourtcho haur ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebituren bainau, ni igorri nauena recebitzen du: ecen nor baita chipiena çuen gucion artean, hura içanen da handi.
18 Emazteác, çareten suiet çuen senharretara, bide den beçala gure Iaunean.
19 Senharrác, on erizteçue çuen emaztey, eta etzaiteztela samint hayén contra.
35 Eta iarri cenean, dei citzan hamabiac, eta erran ciecén, Baldin nehor lehen içan nahi bada, gucietaco azquenén içanen da, eta gucien cerbitzari.
20 Bada gure Iainco eta Aitari dela gloria secula seculacotz. Amen.
6 Humilia çaitezte bada Iaincoaren escu botheretsuaren azpian, ordu datenean goiti çaitzatençat:
28 Eta munduco gauça noble eztiradenac, eta menospreciatuac elegitu vkan ditu Iaincoac, eta gauça eztiradenac, diradenac deseguin ditzançát
29 Glorifica eztadinçat haraguiric batre haren aitzinean.
10 Humilia çaitezte Iaunaren aitzinean, eta goraturen çaituzté.
29 Har eçaçue ene vztarria çuen gainera, eta ikas eçaçue eneganic ecen eme naicela eta bihotzez humil: eta çuen arimençát paussu eridenen duçue.
30 Ecen ene vztarria aisit da, eta ene cargá arin.
13 Nor da çuhur eta iaquinsu çuen artean? eracuts bitza conuersatione onez bere obrác, çuhurtziazco emetassunequin.
16 Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan.
2 Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez:
2 Bada elemosyna eguiten duanean, ezteçála trompettá io eraci eure aitzinean, hypocritéc eguiten duten beçala synagoguetan eta carriquetan, guiçonéz estima ditecençát: eguiaz diotsuet recebitzen dutela bere saria.
3 Ceinén ornamendua eztén lekoreco bilo içurduratan, edo vrrhezco paramendutan, edo abillamenduetaco habitutan:
4 Baina bihotzeco guiçon gordea, spiritu eme eta sossegu batetaco incorruptionean consistitzen dena, cein baita Iaincoaren aitzinean precioso.
13 Ecen, anayeác, çuec libertatera deithu içan çaréte: solament beguirauçue, libertatea eztén haraguiari occasionetan: baina elkar charitatez cerbitza eçaçue.