9 Bada vnguiguitez ezgaitecela enoya: ecen bere sasoinean bilduren dugu, baldin lacho bilha ezpagaitez.
15 Beguirauçue nehorc eztieçón gaitza gaitzagatic nehori renda: baina vnguiari bethi çarreitzate, bata berceagana eta gucietara.
21 Ecen bekaturic eçagutu eztuena, guregatic bekatu eguin vkan du: hartan gu Iaincoaren iustitia eguin guentecençát.
33 Eta baldin vngui badaguieçue çuen vnguiguiley, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere hura bera eguiten duté.
18 Eta iustitiazco fructua baquerequin ereiten çaye baquezcoéy.
6 Ceinec rendaturen baitrauca, batbederari ceini bere obrén araura:
8 Gaineracoaz, anayeác, gauça eguiazco diraden guciac gauça honest guciac, iustoac, purac, amoriotacoac, icen onetacoac, baldin edocein verthute bada eta edocein laudorio, gauça hautan pensa eçaçue:
7 Etzaiteztela engana: Iaincoa ecin escarnia daite: ecen cer-ere ereinen baitu guiçonac, hura bilduren-ere du.
16 Confessa ietzoçue batac berceari çuen faltác, eta othoitz eguiçue batac berceagatic, senda çaiteztençát: ecen anhitz balio du iustoaren efficaciorequin den orationeac.
11 Ecen aguertu içan ciayec guiçon guciey Iaincoaren gratia saluagarria.
12 Iracasten gaituela, infidelitateaz eta munduco desiréz renuntiaturic, sobrequi, iustoqui, eta religiosqui vici garén presenteco secula hunetan:
8 Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác.
11 Baina hic, Iaincoaren guiçoná, gauça hæy ihes eguiéc, eta iarreiqui aquié iustitiari, pietateari, fedeari, charitateari, patientiari, emetassunari.
33 Baina bilha eçaçue lehenic Iaincoaren resumá eta haren iustitiá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue gaineraco.
14 Baina baldin cerbait suffritzen baduçue vngui eguinagatic, dohatsu çarete. Baina hayén beldurrez icit etzaiteztela, ezeta trubla: