31 Eta badaquigu ecen Iaincoac vicitze gaichtotacoac eztituela ençuten: baina baldin norbeit Iaincoaren cerbitzari bada, eta haren vorondatea eguiten badu, hura ençuten du.
8 Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác.
11 Beraz çuec gaichto çaretelaric baldin badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten: cembatez areago çuen Aita ceruètan denac emanen drauzte gauça onac escatzen çaizquioney?
13 Ecen norere baita Iaunaren icena inuocaturen duena, saluaturen da.
16 Orain bada cer berancen duc? Iaiqui adi eta batheyadi, eta chahu itzac eure bekatuac, Iaunaren icena inuocaturic.
10 Eta haren Seme Iesusen beguira cinaudetençát ceruètaric, cein resuscitatu vkan baitu hiletaric, cein baita, gu ethorteco den hiratic deliuratzen gaituena.
13 Eta cer-ere escaturen baitzarete ene icenean, hura dut eguinen: glorifica dadinçat Aita Semean.
14 Baldin cerbait esca baçaitezte ene icenean, nic dut eguinen.
15 Baldin niri on badariztaçue, ene manamenduac beguiraitzaçue.
16 Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui: