18 Ihes eguioçue paillardiçari: ecen guiçonac daguian bekatu gucia gorputzetic campoan da, baina paillardiça eguiten duenac, bere gorputz proprira bekatu eguiten du.
28 Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza.
29 Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala:
14 Etzaiteztela infidelequin vztár: ecen cer participatione du iustitiác iniustitiarequin? eta cer communicatione arguiac ilhumbearequin.
4 Charitatea patient da, benigno da, charitatea ezta inuidioso: charitateac eztu insolentiaric, eta ezta hancen:
5 Eztu deshonestateric eguiten, eztabila bere probetchuén ondoan, ezta despitatzen: eztu gaitzic pensatzen:
6 Ezta bidegabeaz alegueratzen, baina alegueratzen da eguiaz.
7 Gauça guciac pairatzen ditu, gauça guciac sinhesten ditu, gauça guciac speratzen ditu, gauça guciac suffritzen ditu.
28 Baina nic erraiten drauçuet, Norc-ere beguiesten baitu emazteric, hura guthicia deçançat, hambatez adulteratu duqueela harequin bere bihotzean.
3 Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça.
4 Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere.
14 Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria.
5 Ezteçaçuela defrauda batac bercea cembeit demboratacotz consentimendu batez ezpada, baruretan eta orationetan emplega çaiteztençát: eta harçara elkargana itzul çaitezte, Satanec tenta etzaitzatençát çuen incontinentiagatic
4 Honorable da gucién artean ezconçá, eta ohe macula gabea: baina paillartac eta adulteroac iugeaturen ditu Iaincoac.
15 Beguirauçue nehorc eztieçón gaitza gaitzagatic nehori renda: baina vnguiari bethi çarreitzate, bata berceagana eta gucietara.
7 Senharrác, halaber conuersa eçaçue hequin discretqui emaztezco vnci fragilagoarequin beçala, ohore emaiten draucaçuela, elkarrequin vicitzeco gratiaren heredero quide-ere çaretenoc beçala, çuen orationeac empatcha eztitecençát.
28 Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza.
32 Baina nic diotsuet, ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, salbu paillardiçaren causaz, adulterio eguin eraciten draucala: eta nor-ere vtziarequin ezconduren baita, harc adulterio iauquiten duela.
6 Bada guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. Beraz Iaincoac iunctatu duena, guiçonac ezteçala separa.
33 Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.
18 Emazteác, çareten suiet çuen senharretara, bide den beçala gure Iaunean.
19 Senharrác, on erizteçue çuen emaztey, eta etzaiteztela samint hayén contra.
3 Emazteari senharrac çor draucan onheriztea renda bieçó: eta halaber emazteac-ere senharrari.
4 Emazteac bere gorputza eztu bere bothereco: baina senharrac: eta halaber senharrac-ere bere gorputza eztu bere bothereco, baina emazteac.
25 Senharrác, çuen emaztey on erizteçue, Christec-ere Eliçari on eritzi draucan beçala, eta bere buruä eman vkan baitu harengatic:
19 Senharrác, on erizteçue çuen emaztey, eta etzaiteztela samint hayén contra.
25 Halacotz, gueçurra kenduric, minça çaiteztez eguiaz batbedera cein çuen hurcoarequin: ecen elkarren membro gara.
26 Asserre çaiteztez, eta bekaturic eztaguiçuela: iguzquia eztadila etzin çuen asserretassunaren gainean:
27 Eta lekuric eztemoçuela deabruari.
28 Ebaisten çuenac ezteçala guehiagoric ebats: baina aitzitic trabailla bedi on daten gauçaric eguiten duela, beharra duenari emaiteco duençát.
29 Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsançaco on datenic, ençuten duteney gratia eman diecençát.
30 Eta ezteçaçuela contrista Iaincoaren Spiritu saindua, ceinez ciguilatuac baitzarete redemptioneco egunecotzát.
31 Samindura eta colera, eta hira, eta oihu, eta gaitzerraite gucia çuetaric ken bedi, malitia gucirequin.
32 Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala.
10 Eta ezconduey denuntiatzen drauet, ez nic baina Iaunac, Emaztea senharraganic eztadin parti.
11 Eta baldin parti badadi bego ezcondu gabe, edo senharrari reconcilia bequió: senharrac-ere emaztea ezteçala vtzi.
12 Baina bercey nic erraiten drauet, ez Iaunac, Baldin cembeit anayec emazte infidela badu, eta emazteac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi.