4 Ecen Iaincoac manatu vkan du, dioela, Ohoraitzac eure aita eta ama. Eta, Aita edo ama maradicaturen duena, herioz hil bedi.
4 Baina baldin cembeit emazte alhargunec haourric, edo ilobassoric badu, ikas beçate lehenic berén etche proprira pietateren eracusten, eta burhassoetara ordainaren rendatzen: ecen haour duc on eta placent Iaincoaren aitzinean.
1 Haourrác, obeditzáçue Iaunean çuen aita eta ama: ecen haur gauça iustoa da.
2 Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin)
3 Vngui hel daquiançát eta vicitze lucetaco aicençát lurraren gainean.
4 Eta çuec aitéc eztitzaçuela prouoca despitetara çuen haourrac, baina haz itzaçue instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan.
20 Haourrác, obeditzaçue aitác eta amác gauça gucietan: ecen haur Iaunari placent çayó.