Pão
32 Erran ciecén bada Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, eztrauçue Moysesec eman cerutico oguia: baina ene Aitac emaiten drauçue cerutico ogui eguiazcoa.
33 Ecen Iaincoaren oguia da cerutic iautsi dena, eta munduari vicitze draucana.
34 Erran cieçoten bada, Iauna, eman ieçaguc bethiere ogui hori.
35 Eta erran ciecén Iesusec, Ni naiz vicitzeco oguia: enegana ethorten dena, ezta gosseturen: eta ni baithan sinhesten duena, ezta egarrituren iagoitic.
19 Eta harturic oguia, gratiác rendatu cituenean, hauts ceçan: eta eman ciecén, cioela, Haur da ene gorputza çuengatic emaiten dena: haur eguiçue ene memoriotan.
26 Ecen noiz-ere ianen baituçue ogui haur, eta copa haur edanen, Iaunaren herioa denuntiaturen duçue, dathorreno.
9 Hunela beraz çuec othoitz eguiçue, Gure Aita ceruètan aicena, sanctifica bedi hire icena:
10 Ethor bedi hire resumá. Eguin bedi hire vorondatea ceruän beçala lurrean-ere.
11 Gure eguneco oguia iguc egun.
5 Eta ethorri ciradenean haren discipuluac berce aldera, ahanz cequién ogui hartzera.
6 Eta Iesusec erran ciecen, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic.
7 Eta hec iharduquiten çutén bere artean, cioitela, Hori dio, ceren oguiric hartu eztugun.
8 Eta Iesusec eçaguturic erran ciecén, Cer diharducaçue ceurón artean, fede chipitacoác, ceren oguiric hartu eztuçuen?
9 Oraino eztuçue aditzen, eta etzarete guehiagóric orhoit borz milla guiçonén borz oguiéz, eta cembat sasqui goititu cintuzten?
10 Ezeta laur milla guiçonén çazpi oguiéz, eta cembat sasqui goititu cintuzten?
11 Nola eztuçue aditzen ecen eztrauçuedala oguiz erran, beguira cindeizten Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic?
12 Orduan adi ceçaten ecen etzuela erran, beguira litecen ogui altchagarritic, baina Phariseuén eta Sadduceuén doctrinatic.
4 aina harc ihardesten çuela erran ceçan, Scribatua duc, Ezta guiçona ogui beretic vicico, baina Iaincoaren ahotic ilkiten den hitz orotaric.
16 Benedictionezco copa benedicatzen duguna, ezta Christen odolaren communionea? eta hausten dugun oguia ezta Christen gorputzaren communionea?
17 Ecen gu baicara anhitz, oguibat gara eta gorputzbat: ceren guciac ogui batetan participant baicara.
37 Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Eyeçue çuec iatera. Orduan diotsate, Ala ioanic erossiren dugu ber-ehun dineroren oguia, eta emanen drauegu iatera?
38 Eta harc dioste, Cembat ogui dituçue? çoazte eta ikar eçaçue. Eta iaquin dutenean dioite, Borz, eta bi arrain.
39 Orduan mana citzan, iar eraci litzaten guciac mahaintaraz belhar pherde gainean.
40 Eta iar citecen arencaz, ehuná, eta berroguey eta hamarná.
41 Eta borz oguiac eta bi arrainac hartu cituenean, beguiac cerurát altchaturic, gratiác renda citzan, eta hauts citzan oguiac: eta eman cietzén bere discipuluey, hæy aitzinera eçar lietzençat: eta bi arrainac parti cietzén guciey.
42 Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen.
43 Eta goiti ceçaten çathietaric hamabi sasquitara, eta arrainetaric cerbait.
48 Ni naiz vicitzeco oguia.
49 Çuen aitéc ian vkan duté manná desertuan, eta hil içan dirade.
50 Haur da oguia cerutic iautsi dena, hunetaric ianen duena hil eztadinçát.
51 Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian badeça ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana.